ALBATZISKETAKO TXANTXO DANTZA

 

Eremu geografikoa

 Abaltzisketa (Gipuzkoa) EUSKAL HERRIA

Sortze data

Sortze data ez dakigu. Dantzatu dela zihur dakigun data zaharrena 1930. urtea da, lehenagotik ere dantzatzen zela diote 

Jatorria 

Bedaioko Juan Antonio Sarasola Txistulari zenari egindako elkarrizketa batean zioenez, Nafarroatik sartutako dantza izango litzateke. Kontutan hartu behar da ,  Abaltzisketak Nafarroarekin muga egiten duela. 

Janzkera

  • Txantxo dantzaria: Alkondara eta galtza zuriak, kolore iluneko gorbata, galtzak artilezko galtzerdietan sartuta, gomazko abarkak, gerriko gorria, mantilla antzeko sare zuri bat gainean duen txapela gorria, borla haundi bat erdian eta borla txikiak inguruan dituelarik, koloretako mantoi antzeko bi zapi sorbalda bakoitzean, bandolera modura jarrita. 
  • Mozorro garbitzailea: Alkondara zuria, galtza ilunak, galtzak galtzerdietan sartuta, gomazko abarkak, gerriko beltza, txapela beltza eta blusa. Egur adar txikiekin osatutako erratza darama eskuan. 
  • Mozorro lapurra: Mozorro garbitzailea bezalaxe jantzita baina blusa beharrean txaleko ilun batekin eta aurpegia belztuta. Makil bati lotutako saski bat darama.    

 

Musikariak

  1. urterarteBedaioko Juan Antonio Sarasola txistularia aritu zen musikari bezala, txistua eta danbolina joaz. 1930. urtean bertan Abaltzisketako Larraitz auzoko trikitilari bat hasi omen zen musikari bezala, trikitixa edo akordeoi diatonikoa joaz. Gaur egun trikitixaz (akordeoi diatonikoaz) jotzen da. 

 

 

Partitura:  

 (sartzeko)

TXANTXO DANTZA 

 

Herrikoia (Abaltzisketa, Gipuzkoa) 

Larraitz auzoko Jose Mª Mugika trikitilariariak interpretatuta, Jesus Mª Garate eta Jose Luis Zubeldiak bildutako musika, 1989an Abaltzisketan. 

 

Xabier Sarasola, Beasaingo Txistulariak idatzi zuen pentagraman. 

Iñaki Egurenek trankribatua. 

 

Bada esamolde bat Abaltzisketan Txantxoei buruz honela dioena: 

 

Txantxo mala kasta 

ipurdian ardatza 

kolkoan ardoa 

Txantxo pikaroa  

134_3430
134_3480
2005-02-06 Abaltzisketa 0017

BIBLIOGRAFIA: