100 dantzari inguru eman dute izena Euskal Herriko I Gazteen Dantza Topaketan parte hartzeko. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra ospatuko da, Araian, Asparrenan. Izena emateko epea ostiral honetan bukatuko da, martxoaren 24an bukatuko da.

Ehun bat dantzarik eman dute izena Gazteen Dantza Topaketan parte hartzeko. Asteburuko topaketa honetan 15 eta 25 urte bitarteko gazte dantzariek dantza taldeetan duten paperari buruz hausnartuko dute, baita euren baitan duten garrantziari buruz ere, jasaten duten belaunaldi aldaketa faltari aurre egiteko.

 

Euskal Herria, 2023ko martxoaren 21a. Izena emateko epea amaitzeko hiru egun falta direnean, ehun bat dantzarik eman dute izena dagoeneko Euskal Herriko I. Gazteen Dantza Topaketan parte hartzeko. Dantza taldeen belaunaldi erreleborik ezari irtenbidea bilatzea da helburu nagusia. Euskal Dantzarien Biltzarrak gazteen ahalduntzearen aldeko apustua egiten du, taldeen bizitzan parte aktiboa izan dadin. Taldeen etorkizunari begira haien presentziak eta ekintzek duten garrantzia ikusarazi nahi zaie.

 

Topaketa ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean egingo da, Araiako (Asparrena) jaiekin batera. Hausnarketa, dantzak, harremanak, tradizioa eta berrikuntza asteburu batean, parte-hartzaile bakoitzarentzat ezinbesteko esperientzia izango dena.

 

Izena emateko epea martxoaren 24an bukatzen da.  www.gazteendantzatopaketa.eus

Izen-ematea: IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Dantzari izateaz harro!!

 

Euskal Dantzarien Biltzarra 1965ean sortu zen, Euskal Herriko dantza, musika eta ohiturak mantendu, berreskuratu eta zabaltzeko helburuarekin. Diru irabazi asmorik gabeko elkarte soziokulturala da, euskal dantzak sustatu eta babesteko helburua duena.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Post comment