Screenshot_2026-05-26-18-39-56-418_com.dropbox.android (1)

IBARRA-KALDUK 60 URTE: OSPAKIZUN NAGUSIA

 

1966… Urte hartan, Beurko-Bagatza auzoko gazte batzuek auzoarentzat eta auzoarentzat kultur elkarte bat sortzea erabaki zuten. Ibarra-kaldu Elkartea sortu zen, gogo handiz eta herritar guztien babesarekin. Eta biek, auzoak eta elkarteak, batera egin zuten aurrera. 

Azken 60 urte honetan, elkartea lan eta lan aritu da Euskal Herriko folklorea mantentzen, erakusten eta irakasten, baita, azken urteotan, eraberritzen eta sortzen ere.

 

Hirurogei urtez lanean, mende eta milurte batetik beste batera igarota, eta horren emaitza loretan ikusi nahi dugu urteurrenaren ospakizun nagusian, dantza emanaldi handi eta eder batean, non elkartearen historia osatu duten hainbat belaunaldik elkarrekin jardungo duten. 

Ezohiko emanaldia izango da, desberdina. Ohiko emanaldi bat erromeria baten barruan. Edo erromeria bat ohiko emanaldi baten barruan. 

Eta halaber izango dugu aukera sei hamarkada hauetan Beurko-Bagatza auzoa nola aldatu eta hazi den ikusteko. 

🗓️2026/6/6: 60 urte. 

Seigarren hileko seigarren egunean, larunbatean,asteko seigarren eguneko arratsaldeko seietan irekiko dira ateak Barakaldoko Pilotalekuan, erdietan, 18:30ean hasiko da 60. urteurrenaren ospakizun nagusia. 

¡Animatu eta etorri!