Aurkezpen ofizial 2025 (1200 x 700 px)-min

III. Gazteen Dantza Topaketaren aurkezpen ofiziala

 

 

Datorren larunbatean, apirilak 5, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Euskal Herriko III. Gazteen Dantza Topaketaren aurkezpen ofiziala egingo da Seguran.

 

Ekitaldia 13:00etan hasiko da. Bertan, 2025 Topaketari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko aukera izango dugu, gure dantzarientzat are zirraragarriagoa izango delakoan. Horren ostean, nola ez, TIRIKI TRAUKI fanfarrearen eskutik dantzarako gune bat izango dugu.

 

Aurkezpenaren aurretik, goizeko hamaiketan, mahai-inguru bat egingo da. Bertan, dantza tradizionaleko taldeen belaunaldi-erreleborik ezaz eztabaidatuko da, baita talde horietan gazteak erakartzeko eta mantentzeko zailtasunaz ere.

 

Dantzaria bazara, gure dantza eta taldeen etorkizunak kezkatzen bazaitu, hurbildu larunbatean eta parte hartu!

 

 

Aurrera gazteok!! Aurrera dantzariok!!

 

 

Jarraitu gure sare sozialak eta gure webgunea www.gazteendantzatopaketa.eus  xehetasun gehiago jasotzeko.