
2025eko ekainaren 26an, 19:30etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko 0B aretoan egingo da Dantza Tradizionalaren Esker Onak sarien bederatzigarren edizioa, euskal dantza tradizionalaren zaintza eta zabalkundea lasai baina etengabe sustatu duten pertsona eta entitateei eskerrak emateko ekitaldia.
Oraingoan, Gazteen Dantza Topaketa ekimenari eta Gaztemundu programari egingo zaie omenaldia. Euskal Dantzarien Biltzarra bi ekimen horietan aktiboki aritu da, eta biak gazteei zuzenduta daude bereziki.
👉Informazio gehiago: https://www.dantzanet.net/?q=es/node/3266