
2025eko Gazteen Dantza Topaketako kartel lehiaketa martxan dago!
Gazteen Dantza Topaketa 2025 gero eta gertuago dago, eta aurten zure diseinuak irudi ofiziala izan dezake! 📢
GDT 2025eko kartel lehiaketa martxan da eta Euskal Herriko zein diasporako dantzari guztiak gonbidatuta daude parte hartzera. Ez da beharrezkoa diseinatzaile profesionala izatea, nahikoa da kreatibitatea, dantzarekiko grina eta topaketaren espiritua irudikatzeko gogoa izatea.
💡 Parte hartzeko baldintzak:
🎨 Teknika librea – eskuz edo ordenagailuz egindako diseinuak onartuko dira
📅 Epea: Martxoaren 6tik 27ra
🏆 Zer irabazi dezakezu?
🎽 GDTko sudadera pertsonalizatua.
🖼 Parte-hartzaile guztiek sinatutako kartel irabazlea.
🎟 2 sarrera kontzertu baterako (zehazteke).
🌟 Irabazlearen lana sare sozialetan eta hedabideetan zabalduko da, aitortza publikoz lagunduta.
Parte hartu eta izan zaitez GDT 2025eko irudiaren sortzailea! Utzi zure arrastoa!
🔗 Lehiaketaren oinarriak hemen ikusgai: OINARRIAK kartel lehiaketa 2025