Atal honetan Euskal Herriko Dantzari Egunari begira, taldeek behar duten informazio guztia zintzilikatuko dugu.

 

KONTUAN HARTU BEHARREKOAK:

  • Itxaroteko eta aldageletarako guneetan, dantzariez gain, gehienez bi lagun sartu ahal izango dira taldeko, taldeari laguntzeko.
  • 15:30ak baino lehen autobusean iristen diren taldeek antolakuntzari jakinarazi behar diote iritsi baino 20 minutu lehenago, nora aparkatu behar duten jakin dezaten. (+34 690812514)
  • Agintariena: talde guztiek dantzatuko dute. Kalejira frontoian bukatuko da eta bertan, guztiok dantzatuko dugu Agintariena. Behenafarroko dantzak dantzatuko duten taldeak frontoian geratuko dira, ez dira irtengo Agintariena amaitzean.
  • Aparlekua. Bai autobusek, bai kotxeek, Euskal Herriko Dantzari Eguneko kartela eraman beharko dute ibilgailuaren aurrekaldean. Horrela jakingo dugu nori lagundu aparkatzen. Hemendik deskargatu ahal duzue inprimatzeko: kartela EHDE2022