Gure dantza tradizionalen kontserbazioa eta hedapena bermatzeko asmoz, Euskal Dantzarien Biltzarrak proiektu bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Ondare Sailean, eta onartu eta finantzatu egin da.

 

Programaren helburua dantza taldeak kalera ateratzea da. Horretarako, proposatutako jardueretako bat bertoko dantza taldeek emandako ikastaroak sortzea da.

 

Ikastaroak martxoaren 19an hasiko dira. Webgune honen bidez, Euskal Dantzarien Biltzarrak dituen sare sozialen bidez eta taldeei zuzendutako mezuen bidez emango da horien berri.

 

Ikastaroaren batean izena eman nahi baduzu, idatzi: dantzagune@gmail.com helbidera.