WhatsApp Image 2025-03-24 at 19.01.42

URTZ taldeak Gazteen Dantza Topaketan parte hartuko du!

 

Gazteen Dantza Topaketaren 3. edizioa berrikuntzekin dator, eta aurten URTZ musika taldearen lankidetza izango dugu! Horri esker, “Dantzen Desafioa” jarduera bereziagoa eta esanguratsuagoa izango da. Aurreko edizioetan parte-hartzaileek edozein abesti aukeratzen zuten, baina aurten erronka bat proposatu diegu: URTZ taldearen abestietan oinarritutako koreografiak sortu beharko dituzte, betiere euskal dantzako urratsak erabiliz.

Zer da “Dantzen Desafioa”?

“Dantzen Desafioa” ekimenaren bidez, dantzari gazteek euskal dantza eta musika garaikidea uztartzen dituzte, sormenari eta talde-lanari bide emanez. Aurten, talde guztiek URTZ taldearen musika izango dute inspirazio iturri, eta beren proposamen koreografikoak aurkeztuko dituzte topaketan.

Eta erronka ez da hemen bukatzen… talde irabazleak aukera izango du URTZekin kontzertu batean parte hartzeko eta bere koreografia zuzenean eszenaratzea!

Gazteen Dantza Topaketa 2025

GDT 2025 ekainaren amaieran ospatuko da, eta bertan Euskal Herri osoko dantzari gazteak elkartuko dira euskal dantza eta kulturari bultzada emateko.

Jarraitu gure sare sozialak eta gure webgunea www.gazteendantzatopaketa.eus  xehetasun gehiago jasotzeko.

Eskerrik asko URTZ taldeari lankidetza honengatik, eta prest egon dantzatzeko, sortzeko eta euskal musika bizitzeko!! 🎶