Euskal Herriko Dantzari Eguna 2026 Zizur Nagusian ospatuko da urriaren 3an

Datorren urriaren 3an Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatuko da Zizur Nagusian. Euskal Dantzarien Biltzarrak urtero antolatzen duen hitzordurik garrantzitsuena da, eta Euskal Herriko lurralde ezberdinetako dantza taldeak elkartuko ditu berriro ere. Euskal Herriko Dantzari Eguna 1967an antolatu zen lehen aldiz. Gaur egun, Euskal Dantzarien Biltzarra osatzen duten bost ordezkaritzek -Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroa-…