ARABAKO XXXIII. SUELTO TXAPELKETA eta ARABAKO XXXIII. AURRESKU TXAPELKETA

ARABAKO XXXIII. SUELTO TXAPELKETA eta ARABAKO XXXIII. AURRESKU TXAPELKETA Prudentzio Deunaren eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak direla eta, datorren maiatzaren 1ean ARABAKO XXXIII. SUELTO TXAPELKETA eta ARABAKO XXXIII. AURRESKU TXAPELKETA ospatuko dira Estibalizen, Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 17tik apirilaren 7ra, biak barne.    …

XXXVI. ARABAKO ESKOLARTEKO EUSKAL DANTZA TOPAKETA

XXXVI. ARABAKO ESKOLARTEKO EUSKAL DANTZA TOPAKETA   Datorren martxoaren 28an Arabako Eskolarteko Euskal Dantza Topaketaren XXXVI. edizioa ospatuko da. Jaialdia Andre Maria Zuriaren plazan hasiko da 17:30tan eta eguraldi txarra egiteotan  saioa Errota Eskola (Ramiro de Maeztu 24, Gasteiz, Araba), burutuko da ordu berdinean. Arabako eta Bizkaiko taldeetako 5 eta 15 urte bitarteko 200 dantzarik…

Gazteen Dantza Topaketa eta Urtz

Badakizue non egon ginen otsailaren 28an? 📍 Iruñean.  Aurtengo Gazte Dantza Topaketako irabazleek Urtz taldearekin dantzatzeko aukera izan zuten. Eskerrik asko, Urtz taldea, hain harrera ona egiteagatik. Plazer handia izan da zuekin kontzertu izugarri berezia konpartitu izana. Eta azkenik, eskerrik asko lau parte-hartzaileei dantza ederra prestatzeagatik!

Ibarra-kaldu Elkartearen 60.Urteurrena

Ibarra-kaldu elkartea 1966an hasi zen bidea urratzen Barakaldoko euskal kulturaren munduan, eta, hori dela eta, 60 urte betetzen ditu aurten. Hori ospatzearren, hainbat jarduera egingo dira, urte osoan zehar, asteburu jakin batzuetan banatuta, honako hauek, hain zuzen ere:   • MARTXOAK 7: EMAKUMEEN IRRADAKA   Korro-dantza da Irradaka, eta emakumeak ditu protagonista. Aldarrikapen izaera duen…

Dantzari, zure iritzia garrantzitsua da!

Dantzari, zure iritzia garrantzitsua da!   Dantzaria zara eta 15-26 urte dituzu? Zure laguntza behar dugu.   Inkesta azkar eta erraz bat jarri dugu abian, gazteek euskal dantzak nola bizi dituzten eta taldeetako kide izaten jarraitzeko zer behar duten jakiteko. Bildutako informazioa baliagarria izango da txostenak eta ikerketak egiteko, dantza-taldeen belaunaldien arteko erreleborik eza geldiarazteko.…

Danetarako Danok dantza-taldeak 60 urte bete ditu

Danetarako Danok dantza-taldeak 60 urte bete ditu  Trapagarango taldea 1966an jaio zen San Gabriel auzoan. Bertako gazteek auzoa aktibatu nahi zuten eta txikien dantza-talde bat osatu zuten. Momentu hartatik hona, auzokide asko pasa dira dantza-taldetik; gaur egun, 250 partaide baino gehiago dira.  Ibilbide luze honetan euskal dantzak irakasteaz gain, hainbat aktibitate sortu dira talde barruan:…

Euskal Dantzarien Biltzarrak euskal dantzen belaunaldien arteko erreleboari buruzko txostena aurkeztu du

2025eko Gazteen Dantza Topaketan euskal dantzen etorkizunari buruzko ikerketa txiki bat egiteko datuak bildu ziren. Txostenak belaunaldien arteko erreleboa nola bermatu aztertzen du, eta egungo hainbat erronka aipatzen ditu, hala nola gazte falta, malgutasun gutxiko ordutegiak, parte hartzeko lotsa eta taldeen ikusgarritasun txikia. Taldearen giroa, komunitate zentzua eta sare sozialen erabilera egokia funtsezkoak dira dantzari…

2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak

Aurten ere, Ostadar dantza taldeak bere dantza-desfile herrikoia eskainiko du Inauterietako larunbatean; aurten, otsailaren 14an izango da. Antolakuntzak dantzazaleak ez ezik, herritar guztiak ere gonbidatzen ditu udalerriko kaleetan zehar musikaz, kolorez eta giro alaiaz betetako egunaz gozatzera. Helburua, urtero bezala, Beasain inauteri‑giroz betetzea eta dantzaren bidez komunitatean egun eder bat partekatzea da. Jende gehiago parte…

Eskerrik asko!

Eskerrik asko!!! 2025 proiektuz betetako urtea izan da, eta mila esker laguntzeko prest egon zaretenoi, saiatu zaretenoi. 🎄Euskal Dantzarien Biltzarrak dantzaz beteriko 2026. urte zoriontsua opa dizue.

EGUTEGIA 2026

Euskal Dantzarien Biltzarraren 2026ko egutegia eskuragarri dago jada. Bost delegazioetan lor daiteke:   Arabako Dantzarien Biltzarra Bizkaiko Dantzarien Biltzarra Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra Iparraldeko Dantzarien Biltzarra Nafarroako Dantzarien Biltzarra   Urte osoan zehar zuekin egon nahi dugu.😊