Aurten euskal dantza taldeek inoiz baino ilusio eta beldur handiagoz ekingo diogu denboraldi berriari. Bizi izan dugun egoerak ondorioak izan ditu, baina aurrera egingo dugu.

Taldeak egiten ari diren ahaleginaren adibide bat Ostadar Dantza Taldearena da. Laguntza eskatzen digute beren lana zabaltzen lagun diezaiegun. Zorionak aurrera egiten saiatzen ari diren talde guztiei.

———-

Ostadar Dantza Taldearen oharra

2021-2022. ikasturtea hastearekin batera, Ostadar Dantza Taldeak aurreko ikasturteetan harrera ona izan duten plaza dantzen ikastaroei jarraipena egitea erabaki du, aurtengoan ere deialdi berri bat eginez.

Ikastaroaren helburu nagusia “plaza dantza” edota erromerietako dantza gisa ezagutzen diren koreografiak irakastea da, hauei buruzko azalpenak ematearekin batera. Ikastaroan izena eman nahi duenak bi ordutegi hauetakoren bat aukeratu beharko du:

  • Asteartetan, 18:00etatik 19:00etara
  • Asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara
 Ikastarora apuntatzeko interesa duenak, ostadardt@gmail.com helbidera idatzita, 695 73 74 00 telefonora deituta (Larraitz) edota gure sare sozialetara (Facebook edo Instagram) idatzita eman ahalko du izena. Izena emateko azken eguna datorren ostirala (urriak 1) izango da.

Bizi dugun egoera kontuan izanda, ikastaroaren plangintza ere horren arabera moldatuko da, uneoro segurtasun eta higiene neurriak zainduz.

Gure partetik, Beasaingo zein inguruko herritarrak ikastaroan izena ematera eta astean behin dantza eginez une atsegin bat pasatzera animatzen  ditugu.

Ostadar Dantza Taldea

———-

Plaza dantzen ikastaroa 2021-22 Ostadar D.T

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Post comment