Dantzatzeko gogoak? Aurkitu zure dantza taldea!!

Aurten euskal dantza taldeek inoiz baino ilusio eta beldur handiagoz ekingo diogu denboraldi berriari. Bizi izan dugun egoerak ondorioak izan ditu, baina aurrera egingo dugu. Taldeak egiten ari diren ahaleginaren adibide bat Ostadar Dantza Taldearena da. Laguntza eskatzen digute beren lana zabaltzen lagun diezaiegun. Zorionak aurrera egiten saiatzen ari diren talde guztiei. ———- Ostadar Dantza…

Hasi dantzatzen!!

“Hasi dantzatzen!” proiektuaren helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzendutako unitate didaktiko bat sortzea da, euskal dantzak ikas ditzaten. Hala ere, sortutako materiala dantzak ikasten hasi nahi duen edonork erabil dezake.   Momentuz, hauek dira landutako dantzak: Arin-arina Fandango Makil haundi dantza Zinta-dantza Ezpata-dantza Lantzeko zortzikoa San Petrike Zazpi jauzi Aurreskua   Proiektuaren inguruan gehiago jakin…