Atzo arratsaldeko 6.30etatik aurrera Hondarribiko Itsas etxea aretoan, Hondarribiko Udalak eta Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gipuzkoar erako Euskal Herriko V. Aurresku txapelketa nagusia jokatu zen.

Guztira 10 dantzari lehian aritu ziren: Irati Olaizola (Legazpi), Naroa Sanchez (Legazpi), Mattin Etxebeste (Oiartzun), Endika Osa (Lezo), Maider Encina (Legazpi), Ane Jaunarena (Lezo), Mikel Esnaola, Maitane Irurzun eta Izadi Urbano

Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak izendatu du eta Jose Luis Vallejok, Nahikari Vizuetek eta Nagore Indakoetxeak osatu zuten.

Dantzariek, Hondarribiko txistulari taldeak lagunduta, Aurkez aurke (desafioa) eta soinu zaharra bat (Betronio handia, Ehun dukat eta Grazianaren artean dantzari bakoitzak aukeratu zuena) dantzatu zituzten. Zortzikoa berriz, aurreko dantzetan puntuazio altuen lortu duten 6 dantzarik eskaini dute.

Epaimahaia osatzen zuten 3 lagunek (Jose Luis Vallejo, Nahikari Vizuete eta Nagore Indakoetxea), txapelketa honen epaia eman behar izan zuten, sari nagusiak modu honetan banatuz:

Sari nagusiak

Lezoko Mikel Esnaolarentzat izan zen garaipena eta ondorioz, Gipuzkoako Dantzarien biltzarreko trofeoa, Hondarribiko Udaletxeak eskainitako trofeoa, Txapela eta 400,00 € jasotzeaz gain, Tomas Murua eskulturgilearen lana hurrengo edizioa ospatu arte bere herriko udaletxean gordeta izatearen ohorea lortu zuen.

2. Saria berriz  Oiartzungo Mattin Etxebesterentzat izan zen,  Hondarribiko Udaletxeak eskainitako trofeoa eta 300,00 € eraman zituelarik.

Lezoko Ane Jaunarenak  3. Saria lortu du eta Hondarribiko Udaletxeak eskainitako trofeoa eta 200,00 € jaso zituen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Post comment