![IMG_4649[1]-min IMG_4649[1]-min](https://dantzagune.eus/wp-content/uploads/2025/12/IMG_46491-min-1280x720.jpg)
Atzo arratsaldean, Hondarribiko Itsas Etxean, Gipuzkoar erarako Euskal Herriko VII Aurresku txapelketa nagusia jokatu zen. Ekitaldia Hondarribiko Udalak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu zuten.
Gipuzkoako herri ezberdinetako 12 dantzarik parte hartu zuten, Hondarribiko txistulari taldeak lagunduta. Epaimahaia Jose Luis Vallejok, Katerin Artolak eta Nahikari Vizuetek osatu zuten.
🏆Irabazleak:
- 1. saria: Mikel Esnaola (Lezo) → Trofeoa, txapela eta 400 €
- 2. saria: Irati Olaizola (Legazpi) → Trofeoa eta 300 €
- 3. saria: Ane Jaunarena (Lezo) → Trofeoaeta 200 €
Txapelketak berriro bildu zituen ikusleak eta dantzariak jai giroan, Gipuzkoako aurreskuaren tradizioa indartuz.
