Zer da Gazteen Dantza Topaketa? Zergatik egiten da? Zertarako? Nor joan daiteke? Noiz? Non?
Otsailaren amaieran irekiko da GDTn izena emateko epea. Lehenengo edizioaren osteko balorazioak ikusita, zenbait aldaketa egin dira:
– Apirilean aurkezpen ofiziala egingo da ospatzen den herrian bertan, erromeria eta guzti
– Dinamika dibertigarriagoak emaitza zehatzagoekin
– Topaketaren ondorioak ezartzeko dantza-talde “pilotuak”
15 eta 25 urteko bitartean bazaude, interesatzen zaizu! (1999 – 2008)
Eman izena online saioan eta dena azalduko dizugu!
📌 Otsailak 28, 20:30
➡️ Bete formularioa: FORMULARIOA
Informazio hau interesatzen zaion pertsonaren bat ezagutzen baduzu… kontatu!