Zugarramurdi, Sara, Urdazubi eta Ainhoako biztanleek bat egin dute Gerardo Munguiak iruindarrak idatzi duen “Maddiren trajeria” pastoralean parte harzteko. Javier Yebenekin batera eraman zuen proiektua Xaretara, eta bertako biztanleek berehala proiektuarekin bat egin zuten.

Gaia euskal mitologiaren gai klasikoa eta kantuetan ere jasota izan dena da. Benito Lertxundik, Jean Mixel Bedaxagarrek eta Haizea taldeak abestu izan dituztenak. Piarres Lafitte baxenafarrak “Maddi oreina bilakatu neska” izena eman zion 1965ean, baina Mungiari eta herritarrei izena aldatzea egokiagoa zela iruditu zitzaien, antzerkiarekin bat egin dezan.

Antzezlanak egunez orein eta gauez neskatila den Maddiren istorioa kontatzen du. Etxeko zakurrek oreina hilko dute eta hortik abiatzen da istorioa, nerabetasunetik gaztetasunerako bidea, ehizaren bi alderdiak, oihaneko piztiak, euskal mitologiako hainbat pertsonai,…

Hauekin batera, pastoralak behar duen gaiztotasuna irudikatuko dute Xaretan ezagunak izan diren inkisidoreak, Urdazubiko abadea, Pierre de Lancre, Aymeric Picaud edota Valle Alvaradok.

Sarrerak eskuragai www.bibe.me webgunean