V. Dantza Tradizionalaren Esker Onak

Datorren ostiralean, azaroaren 26, arratsaldeko 19:30etan, DANTZA TRADIZIONALARI eta BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRAri lotutako pertsona eta erakundeei eskerrak emateko ekitaldia egingo da.   Hori guztia, gure dantza tradizionala, gure kulturaren oinarria eta nortasunaren adierazpena zabaltzeko pertsonek eta erakundeek egindako lana ikusarazteko.   Ekitaldia Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatu du, DEIAren eta BBKren laguntzarekin.   GUGGENHEIM Museoan ospatuko…

XXIV Herrien Arteko Folklore Jaialdia

Badator berriro ere Barakaldoko Herrien arteko Folklore Jaialdia, beti legez, Ibarra-kaldu elkarteak antolaturik. Azaroaren 20an hasi eta abenduaren 7an amaituko da. Duela 25 urte sortu zen jaialdia, baina aurtengoa 24. edizioa da, COVID dela-eta iaz nahitaez egindako etenaren ondorioz. Jaialdiaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundia, Barakaldoko Udala, Barakaldo Antzokia eta Kutxabank dira, eta laguntzaileak, Areatzako Udala,…