Beurko-Bagatzako X. Txistulari Elkartzea Barakaldo

Barakaldoko Ibarra-kaldu Dantza Talderen mezua: Kaixo, txistulari lagunok: Pandemiak ekarri zigun 2020ko etenaldiaren ostean, berriz ere egiten dugu dei, Beurko-Bagatzan aurten egingo dugun Txistularien elkartzearen hamargarren edizioa egiteko. Dakizuenez, guztiok zaudete gonbidatuta: Barakaldoko txistulariak eta inguruko udalerrietakoak, dantza eta musika taldeetakoak, zein akademietakoak, eta abar. Beraz, zuek zeuek etortzeaz gain, nahi genuke ezagutzen dituzuen lagunei…

XLIX Euskal Herriko Dantza Agerketa 2021

Irailaren 17 eta 18an, BASAURIKO ‘Teatro SOCIAL Antzokian’. Aurtengo edizioan, 330 lagunek zuzenean jo ahal izango dute antzokira. Bertaratu ezin dutenek zuzenean ikusi ahal izango dute internet bidez, streaming bidez, “Youtube” kanalean: https://youtu.be/_6WfGp8syFE Emanaldiaren informazio osoa hemen: https://www.dantzanet.net

Bilboko aurreskua

Aurten ere Bilbo bere soka Dantza edo Aurresku (Bilbon dantza horri esaten zaion bezala) gabe geratuko da. 26 urte igaro dira Beti Jai Alai elkarteak aurreskua lehen aldiz antzeztu zuenetik. Aurreskua abuztuaren 15ean egiten du, alkateak soka ireki eta dantzatzeko baimena ematen dionean. Aspaldiko ideia zen hori, Jon Pertika eta Iñaki Irigoienena, aspaldidanik Bilbon dantzatu…

Erreka-Ortu: 55 urte dantzan

Barakaldoko Erreka Ortu dantza taldea 55 urte bete ditu. Ospatzeko, bideo batzuk prestatu ditu eta ostegunero partekatuko ditu gurekin youtuberen bidez. Bideo hauetan, dantza pausuak irakasteaz gain, bere historia errepasatuko du. Helburua ekainaren 12an erromeria bat egitea da, guztiok parte hartzeko aukera izan dezagun, dantza asko edo gutxi egiten genekien axola gabe. “Erreka”, dantza taldea…

Deustuko Andreen Aurreskua 2021

Eguraldia dela eta ez zen San Jose eguna dantzatu. Bi egun geroago, berriz, Deustuko Emakumeen Aurreskua dantzatu zen. Bertara hurbildu ezin izan ginenok streaming bidez ikusteko aukera izan genuen (teknologia berrien mirariak). :) Hemen, jardunaldiaren grabaketa: Hemen daukazu Deustuko Andreen Aurreskuari buruzko informazioa: www.deustukoaurreskua.com

Goian Bego Juan Antonio

Atzo, martxoak 20, egun tristea izan zen Barakaldoko Ibarra-kaldu taldekideentzat. Horrela jakinarazi dute berri txarra: Ibarra-kaldu: “Gaur albiste txar batekin jaiki gara. Juan Antonio Prats, Ibarra-kalduko ideologo eta sortzaileetako bat, atzo hil zen Las Palmasen, gure 55. urteurrenean. Haren oroimenez, 50. urteurreneko libururako idatzi zigun testua ekarri dizuegu.” -.-.-.-.-.- Estimad@s soci@s: Éramos muy jóvenes y…

Deustuko Andreen Aurreskua 2021 – ATZERATUTA

Martxoak 21, IGANDEA Deustuko Andreen Aurreskua 12:00, Frontoian “Atzo euriak zapuztu zuen gure herriko egunik garrantzitsuena, baina bihar bai, bihar Deustuko Andreen Aurreskua dantzatuko dute herriko neska batzuek. Osasun segurtasun neurri guztiak hartuta plazan dantzatuko dira. Beraz, etorri frontoira ikusten (50 lagun sartuko dira), eta ezin bazara hurbildu, online zuzenean ikusteko modua duzu!” https://youtu.be/1sNBDT1AUaI  Itzuliko gara!…

Gaztedi Dantzari Taldeak 70 urte beteko ditu aurten

GAZTEDI DANTZARI TALDEAren komunikatua Gaztedi Dantzari Taldeak 70 urte beteko ditu aurten. Izan ere, 1951. urtetik daramagu Santutxutik (Bilbo) euskal folklorea sustatzen eta beste auzo zein herrialde batzuetara euskal kultura zabaltzen. Urteurrena ospatzeko asmoz, hortaz, egitarau berezia prestatu dugu, folkloreari berari zein gure taldearen ibilbideari merezi duten omenaldia egiteko. 2020ko urtarrilean hasi ginen urteurrena prestatzen;…

Entseguetara berriro Euskadin

  “Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.”   Atzo atera zen dekretua, dantza taldeak baldintza zorrotzetan entsaiatzeko aukera ematen duena. Esteka honetan sakatuz, dekretu osoa ikus dezakezu:  //www.euskadi.eus/…pdf