Goian bego Txutxin, lagun maitea

Gaur, gure bizitzaren zati handi bat gure euskal dantza maiteen sustapenari eskaini zion pertsona apartari agur esatea biziki tristatzen gaitu. Bere pasio, konpromiso eta dedikazioak arrasto ezabaezina utzi zuen Euskal Herriko dantzen munduan eta Euskal Dantzarien Biltzarrean.   Hainbat urtez, Txutxin funtsezko zutabea izan da Oñatiko dantzentzat. Gurekin elkarlan estuan aritu zen, bere esperientzia eta…

II. Gazteen Dantza Topaketaren aurkezpen ofiziala

Apirilaren 13an, larunbatean, Areatzan egingo da Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Euskal Herriko II. Gazteen Dantza Topaketaren aurkezpen ofiziala. Araian egindako Topaketaren ondoren jasotako balorazioetan, urtean zehar gehiagotan elkartzeko «beharra», gogoa, jasotzen zen. Topaketak asteburu soil bat baino gehiago izan zezan, dantzaren inguruan harremanak sendotu ahal izateko. Hori kontuan hartuta, apirilaren 13an Areatzara hurbilduko gara, bigarren edizio hau…

DANTZXORI, GURE ARATUSTEAK

DANTZXORI, GURE ARATUSTEAK, dantza, musika, euskara, natura eta tradizioa da, antzinako sinbolismoarekin eta eguneroko ohiturekin nahastuta. Nerbioi ibaiaren ertzak XX. mendearen hasieran jasan zuen industrializazioan inspiratuta DANTZXORI GURE ARATUSTEAk lau elementuetara hurbiltzeko aukera ematen du: lurra, ura, sua eta airea, lau urtaroen igarotzea ikusiz, eta horien bitartez, bizitza eta heriotza. Dantzxorik modu desberdin eta inauterietan…