Arabako XXVIII. Aurresku eta Suelto Txapelketak 2021

Araba Dantzarien Biltzarrak informatzen du: Hurrengo maiatzaren 1ean, zapatuan, Gasteizen ospatuko da:   “ARABAKO XXVIII. SUELTO TXAPELKETA” “ARABAKO XXVIII. AURRESKU TXAPELKETA” Prudentzio Deunaren eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak direla eta,ospatuko dira, Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz. Iaz ezinezkoa izan bazen ere, aurten txapelketak aurrera eramateko asmoa daukate, Covid-19ak ahalbidetzen duen neurrian.  …

Entseguetara berriro Euskadin

  “Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.”   Atzo atera zen dekretua, dantza taldeak baldintza zorrotzetan entsaiatzeko aukera ematen duena. Esteka honetan sakatuz, dekretu osoa ikus dezakezu:  //www.euskadi.eus/…pdf  

Goian Bego Mikel

Gaitero, Iruñeko Orfeoiaren abeslaria eta Ortzondo dantza taldearen sustatzailea. Mikel Esain agur esan digu. Agur Mikel, eskerrik asko euskal folklorearen alde egin duzun lanagatik. Mila esker!! Nafarroako Dantzarien Biltzarraren berria

Gero Axular dantza taldea: DraveTZARI

GERO AXULAR DANTZA TALDEA DravetZARI Gero Axular Dantza Taldeak denbora darama proiektu solidario honetan buru-belarri. DraveTZARI proiektuaren bidez, Dravet-en Sindromeari buruzko kontzientziazioa sortzen, kultura inklusiboa sustatzen eta euskal kulturak gizartea eraldatzeko dituen aukerei balioa ematen saiatzen da. Hurrengo bideoan Nora ezagutzen dugu, benetako protagonista. Besarkada handi bat Nora!! DraveTZARI proiektuaren inguruan gehiago jakiteko sakatu hurrengo estekan:…

DA! Durango Azoka 2020

Durango Azoka ireki egin da eta abenduaren 4etatik 8ra arte han egongo gara, euskal folklore apur bat eskuratzeko aukera izan dezazuen. Klikatu irudian estekan eta eman buelta bat gure stand-etik azokan. Elkar ikusiko dugu!! DENDA ONLINE

Dantza tradizionalaren esker onak

Hurrengo abenduaren 4an, ostirala, DANTZA TRADIZIONALA eta BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRArekin lotura duten pertsona zein entitateei esker onak emateko ekitaldia ospatuko dugu. Esker on hauekin gure dantza tradizionala, gure kulturaren oinarri eta nortasun adierazpena, hedatzen era batean edo bestean, baina beti ixilik, lagun eta entitateek egindako lana ikusgarri egin nahi dugu. “Dantza tradizionalaren esker onak” ekitaldiak…