Dantzariak aldizkaria Argentinara bidean!!

1966an, Euskal Dantzarien Biltzarrak bere lehen aldizkaria argitaratu zuen: “DantZari 1”. Ondoren, “Dantzariak” izena hartu zuen. Argentinara doazen aldizkari hauek 2020ko ediziokoak dira. Bidalketaren arrazoia dokumentua idazten aktiboki lagundu duen norbaiti helaraztea da. Euskal Herria lurralde bat baino askoz gehiago delako. Eta gure lurretik haratago, gure ohituren, gure dantzen eta tradizioen alde lanean jarraitzen duen…

Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren III. edizioa

Datorren martxoaren 13an, larunbata, Latxartegi Aretoan, 16:30ean, Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren III. edizioa ospatuko da. Antolatzaileak: Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak.   39 dantzari arituko dira, 2010 eta 2006 urte bitartean jaiotak.   Dantzatu beharreko dantzak: • B Saila: “Erribera” eta “Zortzikoa” • D Saila: “Ehun Dukat” eta “Aurkez Aurke” edo “Desafioa”   Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua…

Gaztedi Dantzari Taldeak 70 urte beteko ditu aurten

GAZTEDI DANTZARI TALDEAren komunikatua Gaztedi Dantzari Taldeak 70 urte beteko ditu aurten. Izan ere, 1951. urtetik daramagu Santutxutik (Bilbo) euskal folklorea sustatzen eta beste auzo zein herrialde batzuetara euskal kultura zabaltzen. Urteurrena ospatzeko asmoz, hortaz, egitarau berezia prestatu dugu, folkloreari berari zein gure taldearen ibilbideari merezi duten omenaldia egiteko. 2020ko urtarrilean hasi ginen urteurrena prestatzen;…

JANTZARI: Tradizioa eta parekidetasuna

JANTZARI: Tradizioa eta parekidetasuna Tradizioa eta parekidetasuna. Posible al da tradizioa errespetatzea parekidetasuna betez? Eboluzionatu al dezake tradizioak? Hori guztia eta askoz gehiago protagonisten eskutik…”JANTZARI” “2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde…

Hasi dantzatzen!!

“Hasi dantzatzen!” proiektuaren helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzendutako unitate didaktiko bat sortzea da, euskal dantzak ikas ditzaten. Hala ere, sortutako materiala dantzak ikasten hasi nahi duen edonork erabil dezake.   Momentuz, hauek dira landutako dantzak: Arin-arina Fandango Makil haundi dantza Zinta-dantza Ezpata-dantza Lantzeko zortzikoa San Petrike Zazpi jauzi Aurreskua   Proiektuaren inguruan gehiago jakin…

Arabako XXVIII. Aurresku eta Suelto Txapelketak 2021

Araba Dantzarien Biltzarrak informatzen du: Hurrengo maiatzaren 1ean, zapatuan, Gasteizen ospatuko da:   “ARABAKO XXVIII. SUELTO TXAPELKETA” “ARABAKO XXVIII. AURRESKU TXAPELKETA” Prudentzio Deunaren eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak direla eta,ospatuko dira, Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz. Iaz ezinezkoa izan bazen ere, aurten txapelketak aurrera eramateko asmoa daukate, Covid-19ak ahalbidetzen duen neurrian.  …

Entseguetara berriro Euskadin

  “Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.”   Atzo atera zen dekretua, dantza taldeak baldintza zorrotzetan entsaiatzeko aukera ematen duena. Esteka honetan sakatuz, dekretu osoa ikus dezakezu:  //www.euskadi.eus/…pdf  

Goian Bego Mikel

Gaitero, Iruñeko Orfeoiaren abeslaria eta Ortzondo dantza taldearen sustatzailea. Mikel Esain agur esan digu. Agur Mikel, eskerrik asko euskal folklorearen alde egin duzun lanagatik. Mila esker!! Nafarroako Dantzarien Biltzarraren berria