Bermeoko aratusteak 2022

Alkartasuna dantza taldeko aratusteak: Heldu zaigu garaia inauteriak ganoraz ospatzeko eta guk otsailaren 26an Lantzeko inauteriak ospatuko ditugu gure herriko kaleetatik zehar. Aurtengo honetan elektrotxaranga bat izango dugu kalejira animatzen. Ospa dezagun inauteria!

Dantzariak 66

DANTZARIAK 66 Zuzendaritza: Josu Larrinaga Zugadi  / Erredakzio kontseilua: José Patricio Aldama, José Alfonso Antequera, Xabier Etxabe 1966an “Dantzari” aldizkaria sortu zen Euskal Dantzarien Biltzarraren eskutik. 1966, 1967 eta 1968an zehar lanean jarraitu zuen eta hiru hilean behin argitaratu zen. 1970ean aldizkariak formatua aldatu zuen eta “Dantzariak” izena hartu zuen. 50 urte ondoren, “Dantzariak” kalera…

Tomas, beti gure oroimenean

Tomas joan zaigu. Euskal Dantzarien Biltzarraren, Euskal Herriko dantzarien eta taldeen oroimenean geratuko da betiko. Toaás lan handia egin zuen kulturaren alde bere marrazkiak eta logotipoak eskainiz. Euskal Dantzarien Biltzarraren logotipoa egin zuenetik, hau da errepresentatzen gaituen irudia, eta harrotasunez eramaten jarraituko dugu. Orain, joan zaigun momentuan, berriro eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Goian…

Instrumentu tradizionalen eraikuntza

Ostiral honetan, abenduaren 17an, instrumentu tradizionalen eraikuntzari buruzko ikastaroa emango da. Online zein aurrez aurre jarraitu ahal izango da. Edukiera mugatua dago.   Lekua: Euskokultor Mintegia. Travesia Las Huertas Nº 2 bajo. Iruña- Nafarroa Ordua: 19:00   Bide hauen bidez eman dezakezu izena: edb-koordinazio@hotmail.com What´sApp: +34 690812514 Beharrezko datuak Modu telematikoan edo aurrez aurre egin…

V. Dantza Tradizionalaren Esker Onak

Datorren ostiralean, azaroaren 26, arratsaldeko 19:30etan, DANTZA TRADIZIONALARI eta BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRAri lotutako pertsona eta erakundeei eskerrak emateko ekitaldia egingo da.   Hori guztia, gure dantza tradizionala, gure kulturaren oinarria eta nortasunaren adierazpena zabaltzeko pertsonek eta erakundeek egindako lana ikusarazteko.   Ekitaldia Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatu du, DEIAren eta BBKren laguntzarekin.   GUGGENHEIM Museoan ospatuko…

XXIV Herrien Arteko Folklore Jaialdia

Badator berriro ere Barakaldoko Herrien arteko Folklore Jaialdia, beti legez, Ibarra-kaldu elkarteak antolaturik. Azaroaren 20an hasi eta abenduaren 7an amaituko da. Duela 25 urte sortu zen jaialdia, baina aurtengoa 24. edizioa da, COVID dela-eta iaz nahitaez egindako etenaren ondorioz. Jaialdiaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundia, Barakaldoko Udala, Barakaldo Antzokia eta Kutxabank dira, eta laguntzaileak, Areatzako Udala,…

Euskal Herriko III aurresku txapelketa

Datorren Azaroaren 6an, larunbata, arratsaldeko 18:30ean, Hondarribiako Itxas aretoan (Gipuzkoa) Euskal Herriko III. Aurresku Txapelketa Nagusia (Gipuzkoar erara) ospatuko da, Hondarribiako Udala, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Egoipar eta Ibarla Meaka Dantza Taldeak antolaturik. info gehiago: EUSKAL HERRIKO III AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA (Gipuzkoar erara) Eskuratu zure sarrera: SARRERAK