Bizkaiko Dantzari Eguna 2023

Aurtengo Bizkaiko Dantzari Eguna URDULIZen ospatuko da, maiatzaren hirugarren igandean, 21ean. Hona hemen eguneko egitaraua: 10:30 Kalejira 11:30 Dantza taldeen ekitaldia*. “Aita Gotzon” kalean 16:30 | Erromeria Luhartz Taldearekin DANTZA TALDEEN EKITALDEIA DANTZARI DANTZA Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joko Txikia, Banangoa, Binangoa, Ezpata Joku Nagusia, Launangoa, Makil Jokoa, Txontxongiloa GIPUZKOAKO DANTZAK Agurra – Boastitzea — Makil…

Gazteen Dantza Topaketan izena emateko azken eguna: martxoak 24

100 dantzari inguru eman dute izena Euskal Herriko I Gazteen Dantza Topaketan parte hartzeko. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra ospatuko da, Araian, Asparrenan. Izena emateko epea ostiral honetan bukatuko da, martxoaren 24an bukatuko da. Ehun bat dantzarik eman dute izena Gazteen Dantza Topaketan parte hartzeko. Asteburuko topaketa honetan 15 eta 25 urte bitarteko gazte dantzariek dantza…

Arabako XXX aurresku eta suelto txapelketak

Prudentzio Deunaren eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak direla eta, datorren maiatzaren 1ean ARABAKO XXX. SUELTO TXAPELKETA eta ARABAKO XXX. AURRESKU TXAPELKETA ospatuko dira Estibalizen, Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 11tik apirilaren 11ra, biak barne. Informazio guztia www.arabako.com webgunean.  

Gazteen Dantza Topaketa: izena emateko epea zabalik!

Euskal Herriko lehenengo GAZTEEN DANTZA TOPAKETA Asparrenan ospatuko da ekainaren 30etik uztailaren 2ra Euskal Dantzarien Biltzarraren eskutik.   Ekitaldiz beteriko asteburu batean, 15 eta 25 urte bitarteko gazteek dantza taldeetan duten paperaz eta belaunaldiko erreleborik eza geldiarazteko hartu beharreko neurriez eztabaidatuko dute. Izena emateko epea otsailaren 27an hasiko da.   Euskal Herria, 2023ko otsailaren 27a.…

Zer da Gazteen Dantza Topaketa?

Zer da Gazteen Dantza Topaketa? Gazteen Dantza Topaketa topagune bat da, non Euskal Herri osoko 15 eta 25 urte bitarteko gazteek euskal dantzen etorkizunaz eta gazteek bertan duten paperaz eztabaidatzeko aukera izango duten. Aurkikuntza, dantza, gogoeta eta, nola ez, dibertimenduzko asteburua da. EKAINAK 30 – UZTAILAK 2! Zergatik Gazteen Dantza Topaketa? ⬇ Ikusi bideoa! ⬇…

Amurrioko 56. Aurresku eta Fandago eta Arin Arin Txapelketa

Aurtengo Amurrioko jaietan Aiara Dantza Taldeak antolatzen duen 56. Aurresku eta Fandango eta Arin-arin Txapelketa ospatuko da. Abuztuaren 16an izango da, eguerdiko 12:30etan, San Roke baselizan.    Izen-emateak online izango dira, Google inprimaki baten bidez, abuztuaren 5a arte. + info: https://aiaradantzataldea.wordpress.com/2022/06/15/56-aurresku-eta-fandango-eta-arin-arin-txapelketa/ Izen ematea: EMAN IZENA