Gazteen Dantza Topaketa: izena emateko epea zabalik!

Euskal Herriko lehenengo GAZTEEN DANTZA TOPAKETA Asparrenan ospatuko da ekainaren 30etik uztailaren 2ra Euskal Dantzarien Biltzarraren eskutik.   Ekitaldiz beteriko asteburu batean, 15 eta 25 urte bitarteko gazteek dantza taldeetan duten paperaz eta belaunaldiko erreleborik eza geldiarazteko hartu beharreko neurriez eztabaidatuko dute. Izena emateko epea otsailaren 27an hasiko da.   Euskal Herria, 2023ko otsailaren 27a.…

Zer da Gazteen Dantza Topaketa?

Zer da Gazteen Dantza Topaketa? Gazteen Dantza Topaketa topagune bat da, non Euskal Herri osoko 15 eta 25 urte bitarteko gazteek euskal dantzen etorkizunaz eta gazteek bertan duten paperaz eztabaidatzeko aukera izango duten. Aurkikuntza, dantza, gogoeta eta, nola ez, dibertimenduzko asteburua da. EKAINAK 30 – UZTAILAK 2! Zergatik Gazteen Dantza Topaketa? ⬇ Ikusi bideoa! ⬇…

Amurrioko 56. Aurresku eta Fandago eta Arin Arin Txapelketa

Aurtengo Amurrioko jaietan Aiara Dantza Taldeak antolatzen duen 56. Aurresku eta Fandango eta Arin-arin Txapelketa ospatuko da. Abuztuaren 16an izango da, eguerdiko 12:30etan, San Roke baselizan.    Izen-emateak online izango dira, Google inprimaki baten bidez, abuztuaren 5a arte. + info: https://aiaradantzataldea.wordpress.com/2022/06/15/56-aurresku-eta-fandango-eta-arin-arin-txapelketa/ Izen ematea: EMAN IZENA

Beasaingo XX. dantza topaketa

  Behartutako hiru urteko etenaldiaren ondoren, aurten, Beasaingo Loinatz Jaiak berreskuratzeaz batera, Ostadar Dantza Taldeak urteroko Dantza Topaketen Eguna berriz ere antolatu duela jakinarazten dizuegu. Ohi bezala, igande honetan (ekainak 5), izango da, jaietako azken egunean, alegia. Aurtengoa XX. edizioa izango da, eta honako talde hauek izango ditugu gurekin:   Adurtza dantza taldea (Gasteiz) Txikitxu-Arrostaitz…

Bizkaiko Dantzari Eguna 2022

Maiatzak 15, igandea – Zamudio   10:00 Taldeekin batzarra 10:30 Kalejira hasten da 11:30 DantzaTaldeen Ekitaldia“GAZITUAGA”FUTBOL ZELAIAN Egitaraua: DANTZARI DANTZA Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata JokoTxikiak, Banangoa, Binangoa, Ezpata Joko Nagusia, Launangoa, Makil Jokoa,Txontxongiloa. GIPUZKOAKO DANTZAK Agurra, MakilTxiki, eta Zinta dantza. DANTZARI ERTAINAK -TXIKIAK Txulalai, Zazpi Jauziak, Zapatain dantza, eta Baztango Esku dantza. IBARZABAL – ARKU DANTZA…

Iosu Marko Martikorena

Oso goiz Joan da Iosu Marko Martikorena, gure lagun-dantzariak. Burlatako Larratz dantza taldearen sortzailea izan zen. 46 urtez taldean, behar izan den guztietan. Tafallan jaio zen eta beti mantendu zuen lotura. Iosu oso txikia zenean, bere familia Burlatara joan zen bizitzera, hirurogeiko hamarkadan oso azkar hazten zen herri batera. Eta Burlata gatazkatsu baina gizatasunez eta…